Udala pausoz pauso ari da udalerriko bidegorri sarea gorpuzten, jasangarritasuna bultzatu eta herri aktiboa izateko erreztasunak lantzen. Hala, Ugarte kaleko obrak bukatu aurretik, udalerrian bidegorriak 11,2 kilometrotako luzera du: 3,7 kilometro herrigunean eta 7,5 herrigunetik kanpo.

Urte bukaerarako Ugarte kaleko tramuak beste bidegorri kilometro bat hartuko du. Abuztuan ere ari dira lanean eta gogoratu nahi izan dute tramu horretako enpresen sarbideetan egin beharreko lanak hilabete honetan gauzatuko dituztela, enpresei egunerokoan ahalik eta traba txikiena egiteko.

Legealdi honetan herrigunean egindako bidegorri tramu nagusiak honako hauek dira:

-(2018an) Ugarte kalea. Sasoi Eraikuntzak. 345.725,97 euro.

-(2017an) Boni-Laskurain. Sasoi Eraikuntzak. 179.856,03 euro.

-(2017). Ibargarai-Urteaga. Asfaltos y Construcciones Morga SA. 144.441,51 euro.

-(2015). Azoka parean. Excavaciones Gabika SL. 71.244,80 euro.

Eta horiei gehitu behar zaizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako zatiak: iparraldean Soraluzeraino dihoana; eta hegoaldean, berriz, Telleriako biribilgunean hasi eta Arrasate zein Oñatira dihoazten zatiek ematen diote jarraipena.