Orain dela urte gutxi Udalak herri guztiko isurketen inbentarioa egin zuen eta behar den bezala bideratuta ez zeuden 212 isurketa puntu detektatu ziren, horietako asko txikiak eta beste batzuk handiak.

Hauek dira detektatu ziren puntu nagusienak:

-Kataibia kalea.

-Fraiskozuri plaza.

-Etxeaundi eta Usondo.

-Poligono San Lorenzo.

-Galeria Osintxu.

Zerrenda horretatik, Fraiskozuri ia bukatuta dago, Osintxuko galeria ejekuzioan eta San Lorentzoko proiektuaren idazketa adjudikatuta. Besteak aurrerago jarriko dira martxan.

Interbentzio horiek ingurumen aldetik izugarrizko onura suposatzen dute; dagoeneko gutxienez 250 m3 ur zikin errekatik kendu eta Mekolaldeko araztegira bideratu dira. Deba ibaia biziberritzeko pauso garrantzitsua ari da izaten.