Udalak obrak egitean edukiontzi, hesi babestzaile, aldamio eta gainontzeko ekipamendu eta materialez bide publikoaren erabilera pribatua edo berezia arautzeko udal ordenantza berria behin betiko onartu du. Ordenantza horrek zehazten ditu nola egin behar diren: Obra itxitura, Obra aldamioa, Garabi-kamioia, Bide publikoan edukiontziak jartzea, masa-siloak jartzea, Berdeguneak eta zuhaiztiak babestea, Muntatze eta desmuntatze guneak mugatu, Gune publikoaren garbiketa eta Hizkuntza irizpideak.

Eskatzaileak Udalak duen eskari-eredua bete beharko du eta horrekin batera 1:200 eskalako plano bat aurkeztu beharko du, non zehaztu beharko duen zer nolako okupazioa izango den eta zer epean egin nahi duen.

Horren arabera, Udaltzaingoak eta udal teknikariek txostena egingo dute, eta baiezkoa bada fidantza ezarriko zaio.

Ordenantzaren hutsegiteek 100 eta 3.000 euro arteko isunak jaso ahal izango dituzte.