Bihar, larunbata, Oñatiko Ganbara abesbatzak 'Serenity' musika ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan 19:00etan. Kontzertua doan izango da eta sarrerak banatuko dira aforoa bete arte.

Oñatiko abesbatzak ekoiztutako ´Serenity' ikuskizunak XIX. eta XX. mendeko doinuak batzen ditu a capella eta instrumentuz lagunduta sentsazio sinfonikoa lortuz.

Kontzertua bi zatitan banatuko dute: lehenengo zatian, Stopford, Whitacre, Sarasola, Essenwalds, Gjeilo, Elberdin, Nysted eta Miskinis konposatzaileen lanak izango dira protagonista; eta bigarrenean, Gjeiloren orkestra eta abesbatzarentzat monografikoa.

Ganbara Oñatiko ahots nahasien abesbatza 1994an sortu zen eta 'Serenity' (lasaitasuna ingelesez) 2017ko abenduan estreinatu zen.

Arloa: