Azkeneko urteotako ohiturari jarraituta, ikasturte hasierarekin batera, herriko hainbat kultura elkartek ezagutzera emango dute bere burua kalera aterata. Hitzordua igande honetan da, irailak 30, San Martin Agirre plazan.

Eguna Alai taldearen kalejirak hasiko dio 12:00etan.

Hortik aurrera, 12:00etatik 13:30era bitartean, herriko bederatzi elkartek kalera aterako dute beraiek egiten dutena, herritarrek hobeto ezagutzeko, probatzeko eta gozatzeko. Honako hauek izango dira:

-Taila elkartea.

-Zeramika elkartea.

-Bolillos taldea.

-BET Erraldoi Konpartsa.

-Arizondo argazki elkartea.

-Jardun euskara elkartea.

-BEART.

-Musika Eskola.

-Ehungintza tailerra.

Arloa: