Ostegun honetan, azaroak 15, Joan Of Arc talde indie beteranoak kontzertua egingo du Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera 8 euro izango da. 

Estatu Batuetako Joan of Arc taldeak ibilbide luzea dauka eta 20 diskotik gora argitaratuta. 1995ean, Cap´n´Jazz taldearen errautsetatik sortua, indie eszenako talde erreferenteetako bat da berau. Artisauak dira kantuak sortzen, erabat mimatzen dituzte kantuok eta indiea, emoa eta rocka batzen dituzte, elektronika zipriztinekin.

Oraingoan '1984' izeneko azken diskoa aurkeztera datoz, jakina, George Orwell-en maisulana abiapuntu daukana. Disko honetan pasarte ilunak nabarmentzen dira; horien artean 'Punk kid', 'Vertigo' edo 'Forever Jung' ezagunak. Seminarixoko agertokira igoko dira Tim Kinsella (taldearen gidari eta abeslaria), Melina Ausikaitis (gitarra eta koroak), Bobby Burg (baxua), Theo Katsaounis (bateria) eta Jeremy Boyle (gitarra). guztiak eskarmentudunak, Friend/Enemy, American Football, Owls, Ghots and Vodka, Love Of Everything, Make Believe eta beste talde batzuetan ibiliak.

Arloa: