Sara Cozar eta Joseba Apaolaza protagonista dituen antzezlan honek umorea eta misterioa uztartzen ditu. Froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da protagonista; dituen arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabazteko asmoz.

Baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio protagonista tontolapikoa urduritasuna jota utzi arte. Halabeharrez, honek bere onenak eman beharko ditu zoritxarrezko amaierarik gerta ez dadin.

Antzezlana 19:00etan izango da Seminarixoan; sarrera 8 eurokoa izango da.

Arloa: