Seikote berezi hau honako musikariek osatzen dute: Ion Celestino, Ander Garcia, Javier Callén, Daniel Lizarraga eta Israel Tubilleja; eta hauek borobiltzen dute Nerea Erbiti abeslariaren distira.

Talde honen eskaintza euskal musika tradizionalean dago oinarrituta, baina hortik harago doa musikarien ezagutza eta inprobisazio gaitasunak lagunduta estilo muga asko gaindituz. Izan ere, hirukote bikoitza izateak asko errazten du ehundura aberats eta soinu giro berriak lortzea.

Kontzertua 19:00etan izango da; eta sarrera 8 eurokoa.

Arloa: