Kontzertua gaur, ostirala, izango da Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera 8 euro.

Seminarixoko agertokira igoko dira musika afroamerikarraren zein rockaren esparruan Donostiako ahots esanguratsuenetarikoak diren Lide Hernando, Lidia Insausti eta Ainhoa Egiguren; eta horiekin batera lau musikari (Andoni Etxebeste baterian, Maria Soriazu baxuan, Iñaki Santos organoan eta Iñaki Miguel pianoan).

Taldeak oinarri espirituala duten XX. mendeko gospel doinuez eta abesti handiez betetako emanaldi bat eskainiko du: 'Oh happy day', 'Down by the riverside', 'We shall be change', 'Didn´t it rain', ´People get´s ready', 'Bridge over troubled water'...

Arloa: