Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2018ko 4. hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko martxoaren 11ra.

Lekuak eta medioak:

Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2019ko martxoaren 11n.

Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§ Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio. Halaber, udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan, astelehenetik ostiralera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.