Larunbatean, urtarrilak 26, Txalo taldearen 'Zoaz Bake Santuan' Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Txalo taldearen ekoizpena, Begoña Bilbaok zuzenduta eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreekin. Bikote barregarri amorratua. Akats, ahultasun eta xelebrekeriaz jantzitako bi pertsonai dira, baina aldi berean dibertigarri eta maitagarriak. Bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak zirt edo zart gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak harekin pasatzeko prest dago andrea. Baina, aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio.

Arloa: