Otsailak 9, larunbata, Olatz Zugasti Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Luzaroan Benito Lertxundiren kontzertuetan musikari eta kantari lanetan ikusi dugu Zugasti, eta harpa zeltiarra da bere ikurretako bat.

'Ur goiena, ur barrena' da hernaniarraren azken diskoa, bere hitzetan inoiz baino lan pertsonalagoa, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak dira-eta. Lan honetan herriarekiko kezkak eragindako abestiak aurkituko ditugu, kanta tradizionalen bat eta baita ere bere ukituaz gaurkoratuak.

Dena dela, azken diskoko abestiez gain, aurreko diskoetako piezak ere eskainiko ditu Zugastik.

Arloa: