Otsailaren 16an, larunbata, Dejabu konpainiak 'Linbo Planeta' antzezlana eramango du Seminarixora 18:00etan. Sarrera: 4 euro.

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gizaki bakarra bizi da bertan, Numa izeneko neskatilatxoa. Hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Baina familia eta lagunak faltan botatzen ditu eta goiz batean jolasteaz sekula aspertuko ez den lagun bat azalduko zaio, Ibrahim txakurra. Inoiz sumatutako bidaia batean murgilduko dira biak.

Arloa: