Larunbatean, martxoak 9, Hika Teatro konpainiaren 'Txarriboda' antzezlana Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute; zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aita eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun festa itzela. Gonbidatuen artean Txusa azalduko da, gizon gorputzean bizi den emakumea, eta Imanolen aitaren azken bikotea izandakoa hura hil artean. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak Txerriboda izaten amaituko du.

Arloa: