Herrigunean bezala, Udala auzoetan ere dabil bizi kalitatea eta irisgarritasuna bermatzeko eta hobetzeko lanak egiten. Orain dela gutxi Angiozarrerako aurreikusitako proiektuak aurkeztu ziren, han hobekuntza nabarmenak egiten hasia da Udala; eta hemen, Uberan, hainbat egitasmo ditu Udalak, Aste Santurako bukatuta egongo direnak.

Hauek dira Udalak eskuartean dituen ekintzak:

-Plazan antolakuntza berri bat lortzea. Hala, zirkulazioa bideratu eta plaza ireki bati ematen zaio lehentasuna.

-Autobus geltokia eta hondakin guneak tokiz aldatzea.

-Errepidearen bestaldeko etxeen sarbideak indartu.

-Ume jokoak egokitu.

-Frontoira eta elkartera irisgarritasuna bermatzea.

Proiektua Biark SL Arkitektura enpresak idatzi du eta lanak Sasoi Eraikuntzak SLri adjudikatu zizkion Udalak 204.871,51 eurotan. Lanek hiru hilabeteko epea izan dute eta bukatzear daude.