Maiatzaren hasierarekin Bergarako udalak Sareginez Boluntariotzako entitateen sarearekin elkarlanean Boluntariotza entitateen azoka antolatu du. Bihar, larunbata, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Bergarako Munibe Plazan, izango da entitateen feria “Eraiki mundu hobeago bat, egin zaitez boluntario” lelopean.

Ferian parte hartuko duten entitateak honakoak dira: AFAGI, ALBOAN, ASPACE, ATZEGI, CARITAS, DYA GIPUZKOA, EKINTZA BIZI BERRIA, IZAN FUNDAZIOA, GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA, GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA, HAURRALDE FUNDAZIOA, HURKOA FUNDAZIOA, JATORKIN, KAEBNAI Europe Direct, MUGARIK GABEKO ZAINKETA ARINGARRIAK, NAGUSILAN, ELIKAGAIEN BANKUA, KATXALIN, DISPLASIA FIBROSAREN ELKARTEA, NDANK-NDANK, OSCAR ROMERO, BUBISHER, DUINTASUNA eta SAN JOXEPE ELKARTEA dira. Bertako kideek, informazio guneetan, boluntarioek, elkarte hauetan, zer nola parte hartu dezaketen erakutsiko dute.

Ferian informazio guneez gain, gaztetxoek zein helduek ondo pasatzeko helburuarekin, parte hartze librea duten hainbat ekintza programatu dira:

· 11:00etatik 13:30era:

o Henna Tailerra o Idazkera Arabiar Tailerra.

o TXAPAK egiteko Tailerra

o BBS Tailerrak

o PHOTOCALL Feminista

· 12:00etatik 12:45era:

Musika emanaldia Mendi zaharra Jota taldearen eskutik.

Ekintza hauen bidez, boluntariotzak eta parte hartzeak gizartearen hainbat arlotan dakarren eragina ezagutarazi eta bistaratu nahi da. Era berean Bergarako hiritarrei edozein adin, sexu, baldintza fisiko edo formazio duten pertsonek, bere denbora librean gara dezaketen ekintza bezala aurkeztu nahi zaie.

Boluntariotzak eta gizarte parte hartzeak, gure ingurua hurbila eraldatu eta mundu bidezkoago baten eraikuntzan, duen garrantziaz ahaztu gabe.

Ekintza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GIZALDE, Gipuzkoako boluntariotza agentziaren laguntzarekin antolatu dira.

Sareginez plataforma

SAREGINEZ gizartearen onurarako programak burutzen dituen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan lan egiten duten, boluntariotza duten irabazi asmorik gabeko elkarteek osatutako sarea da. Bere misio garrantzitsuena, gizartean boluntariotza sustatzea, bistaratzea eta boluntariotza duten elkarteei laguntza eskaintzea da.