Udalak onartuta ditu enpresa berrientzat lokala alokatzeko laguntzak. Laguntza horiek bi helburu dituzte: bata, ekintzaile berriei alokairu-laguntza eskaintzea; eta bestea, hutsik dauden lokaletan erabilera berreskuratzea. Era berean, sustatu nahi da belaunaldien arteko erreleboa; horregatik, eskualdatutako jardueretako lokalen alokairuak ere diruz lagunduko dira.

Laguntza ematerakoan bereziki baloratuko da Bergarako Hirigune Historikoan hutsik dauden lokalak alokatzea.

20.000 euroko partida onartuta dauka Udalak eta laguntza jaso ahal izango dute 2018ko ekainaren 1etik aurrera sortutako enpresak, Bergaran egoitza dutenak, eta plantillan gehienez hamar langile dituztenak.

Lehen urtean alokairuaren kostuaren %33 ordainduko du Udalak; gehienez 200 euro/hileko. Bigarren urtean alokairuaren kostuaren %20 ordainduko du Udalak; gehienez 120 euro/hileko.

Informazio gehiago hemen.