Arane auzoan bidegorriko tunela egonkortzeko lanak egiteko Técnicos de Estabilizaciones e Inyecciones SA -Tesinsa- enpresa kontratatu du Udalak, 29.193,67 euroko -BEZ barne- aurrekontuarekin.

Egingo den obra honako hau da: gaur egun tunela osatzen duen materiala flysch motakoa da eta sabaian dagoenean berehala puskatzen da. Horregatik meteorizatua dagoen material guztia garbituko da eta buloi batzuk jarriko dira egonkortzeko. Ondoren fibraz itsatsiko da tunel guztia eta hormigoi jasangarria proiektatuko da. Obraren helburua segurtasunan bermatzea da.

Asmoa da ekaina hasierarako lanak hastea, eta aurreikusita dago 40 bat egunetan bukatzea.