Honako hauek dira abuztuko udal zerbitzuen ordutegiak:

-Bergararren Arreta Zerbitzua: Abuztu osoa zabalik astelehenetik ostiralera 07:30-14:30, abuztuak 15 eta 16 izan ezik (horietan itxita).

-Udal liburutegia: abuztuak 3tik 25era itxita.

-Agorrosin: egunero zabalik 09:00-21:00.

-Labegaraieta: abuztuaren 5-18 itxita. (beste egunetan 10:00-14:00 eta 16:00-22:30 zabalik).

-Laboratorium eta Turismo Bulegoa: astelehenetik zapatura 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Domekatan 10:00-13:00. Bisita gidatuak 'Bergara monumentala' egunero 11:00 eta 12:30.

-Udal artxiboa: Astelehenetik ostiralera abuztu osoa zabalik 08:00-15:00.