Bergarako Udalak 2009tik dihardu Belaunaldien arteko trukaketa auzolandegia antolatzen, Eusko Jaurlaritzaren programa baten bitartez. Lehen urteetan uztailan antolatzen zen, baina azken bi urteotan abuztura pasa da auzolandegia.

Auzolandegi honen helburua da Mizpirualde zaharren egoitzako animazio taldearekin egoiliarren dinamizazioa gauzatzea. Are gehiago, ekimen hau abuztura pasatzearen arrazoi nagusienetako bat da hilabete honetan bisitak urrituko direla eta nahi da egoiliarrek eguneroko ahalik eta aktibo eta entretenimendu handiagoa izan. Izan ere, egoiliarrak auzolandegikoak noiz etorri deseatzen egoten dira, gazte hauekin elkarlanean eguneroko errutina apurtzen dutelako.

Aurten 15 gazte etorri dira auzolandegietara, Sevilla, Teruel, Valladolid, Bartzelona, Alicante, zein Bizkaia eta Gipuzkoakoak, besteak beste.

Abuztuko lehen hamabostaldian jardungo dute bertan gazte hauek guztiek eta goiz zein arratsaldez egoiliarrekin jardungo dute. Horrez gain, horien aisialdi denboran bestelako ekintzak egingo dituzte herrian bertan, herriko eragileekin elkarlanak gauzatuko dituzte eta irteerak ere egingo dituzte.

Ongietorri eta eskerrik asko!