Abuztua izanik, herritarrei egunerokoan eragozpen gutxiago sortarazteko asmoz, Udalak hainbat obra jarri ditu martxan egunotan. Honako hauek dira lanak:

1.- IBARGARAI, MIGEL ALTUNA PAREAN

Zer: Bergarako Errege Seminarioko patioko azpiegiturak egokitzeko eta hobetzeko lanen jarraipena. Saneamenduko hoditeria hobetzeko lanak.

Iraupena: Abuztuaren hasieratik abuztuaren 16ra arte (ezustekorik ez bada). Horretarako, lotunean bertan 5 metroko arketa bat egingo da eta honek trafiko-aldaketa eta oinezkoen ibilbideen aldaketak suposatuko ditu.

Eragina: Zirkulazio aldaketa/mozketa eta oinezkoen ibilbideen aldaketak.

2.- PALMERAKO BIRIBILGUNETIK ERTZAINTZARA BITARTEAN

Zer: Asfaltatze-lanak. Iraupena: Abuztuaren 1etik 9ra bitartean.

Eragina: 1.- Trafikoa moztuta bitarte horretan (garajeetarako sarrerak izan ezik). 2.- Ibargarai 9ko eta Oxirondoko 2ko autobus-geltokietan ez da zerbitzurik emango (ez Lurraldebus ezta Herribus zerbitzurik ere).

Udaltzaingoak gomendatzen du egun horietan GI-627 errepidea erabiltzea.

3.- GABIRIAKO TUNELA

Zer: Argiteria hobetze aldera bertako instalazioa egokitzeko lanak eta inpermeabilizatu eta eusteko lanak (Geotunel SL, 48.109,34 euroko aurrekontua).

Iraupena: Abuztuaren 6tik 9ra eta abuztuaren 12tik 31ra arte.

Eragina: Tunela itxita egongo da oinezkoentzat 6tik hasi eta hilaren bukaerara arte.

4.- IBARGARAIKO LUR AZPIKO PARKING PUBLIKOA

Zer: Garbiketa-lan sakonak egingo dira. Iraupena: Abuztuaren 19tik 21era.

Eragina:

1.- Aparkalekua itxita

2.- Abuztuaren 19an parking-sarreraren parean karril bat moztuta egongo da.

5.- ARANERREKA KALEAREN HASIERA

Zer: Aranerreka kalearen hasieran arketa-tapa bat konpontzeko lanak.

Iraupena: Abuztuaren 20a.

Eragina: Hesiak ipiniko dira, baina lan eta itxitura honek ez dute zirkulazioan eraginik izango.

6.- MASTERREKA KALEAN

Zer: Masterreka kaleko 2 arketa-tapa konpontzea.

Iraupena: Abuztuaren 21a.

Eragina: Masterreka kaleko aparkalekuak libratu bertatik zirkulazioa bideratu ahal izateko.

7.- INFERNUKO BIDEGURUTZEAN

Zer: Masterreka kalean, Infernuko bidegurutzean arketa-tapa konpontzea.

Iraupena: Abuztuaren 22a.

Eragina: Bideberritik datozen autoek ezingo dute Bolurako norabidea hartu; hau da, ezingo dute eskumatara egin.

8.- ASFALTOKO PINTAKETA-LANAK

Ibargarai, Zurradero, Bideberri, Artzamendi eta Masterreka kaleetan zebrabideak eta seinalizazio horizontala margotzen ibiliko da brigada abuztuan zehar. Zirkulaziorako bide erdia moztu eta bestea erabilgarri izango da beti.

Barkatu eragozpenak!

Azken albisteak