Udala, IKEI enpresaren laguntzarekin, Bergarako ikerketa sozioekonomikoa lantzen dabil.

Dagoeneko informazio kuantitatiboaren bilketa eta azterketa; eta 200 herritarrei telefono bidezko inkesta egin zaie.

Orain, hirugarren faserako, aurrera begirako estrategiak eta interbentzioen definizioa lantzeko, Udalak herritarrak eta eragileak gonbidatu ditu bi lan-taldetan bereiztuta.

Asteazkenean, irailak 18, ekonomia arloko taldea elkartuko da 17:30etik 19:30era bitartean, Udaletxean. Ostegunean, irailak 19, gizarte eta kultura arloko taldea elkartuko da 17:30etik 19:30era bitartean, Udaletxean.

Edozein herritarrek parte hartu nahi badu, aurretik 943 779101 telefono zenbakira deitu beharko du izena eman eta zein batzarretara joan nahi duen konfirmatzeko.