Apirila bukaeratik etenda egon da ileapaindegi zerbitzua jubilatuen elkarten, eta gaur, irailak 30, jarri da berriro martxan. Eskaera asko izango dira zerbitzua berriro martxan jartzeko.

Nerea Cuadradok eta Enara Garciak hartu dute ileapaindegi zerbitzua, eta honako egunetan emango dute zerbitzua:

-Astelehenetan, 09:00-12:30 eta arratsaldez itxita.

-Asteartetik ostiralera, 09:00-12:30 eta 15:00-18:30.

-Asteburutan itxita.

Ileapaintzaile hauek urte askotako eskarmentua dute eta aspaldian Martokon kokatuta dagoen Artazi negozioa eramaten dute.

Zerbitzu hau 60 urtetik gorako jubilatu eta pentsionistendako da, eta prezioak orain arteko berdinak dira.

Txanda hartzeko bi telefono zenbaki daude: 943 042318 eta 635 067008.