Udalak herritarrendako bono berriak egin ditu. Udalak sistema hau erabiltzen du 2015etik; banatzen dituen sariak dirutan eman beharrean bonotan ematen ditu. Merkatari – ostalaritza sektoreen onuragarri, bonoak herriko komertzio eta tabernatan gastatzeko dira. Eta, bide batez, herriko merkataritza eta ostalaritzan konsumoa suspertu nahi du.

Berez bonoak herriko saltoki eta taberna ia guztietan erabili daitezke. Hori esanda, jakinarazten da denda edo tabernaren batek erabiltzea nahiko ez balu, adierazi dezala udaletxean edo honako telefono zenbakira deituta 608 710764.

2018an, esaterako, 16.470 euro banatu ziren bonotan herritarren artean.

Orain, urtea bukatu arte, bono 'zaharrak' eta berriak erabiliko dira. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie bono 'zaharrak' urtea bukatu aurretik gastatzeko.