Urriaren 19an eta 20an Pop Up Azoka egingo da Oxirondoko azokan. Larunbatean 18:30etik 22:00etara, eta igandean 11:30etik 14:00etara. Bedelkarrek antolatuta, Udalaren laguntzarekin.

Bertan herriko negozioen 18 stand egingo dira, denboraldiko moda, oinetako, osagarri eta dekorazio produktuekin. Eta 300 euro zozketatuko dira bertan Udaleko bonoetan. Gainera, pintxo-potea ere izango da. Azoka espreski argiztatuta eta apainduta egongo da.

Lehenengo aldia da Pop Up azoka Oxirondon egiten dena. 2016an San Martin plazako lokal batean egin zen eta oso arrakastatsua izan zen.

Ekimen hau bada modu bat bertako negozioei herritarrek eskaintzen dieten fidelizazioa eskertzeko eta denboraldiko produktuak jendaurrean eskuragarri jartzeko. Udalak eta merkatariek uste dute Oxirondoko azoka oso azpiegitura aproposa dela halako ekitaldiak antolatzeko eta sektoreen arteko sareak sustatzeko. Gainera, Azoka gune zentriko eta estrategikoan dago. Herritarrak animatu nahi dituzte Azokara etortzera.