Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak 1979 eta 1999 urteen artean jazotako giza eskubideen urraketaren biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko epea ireki du, 2021ko irailaren 27ra arte.

Horrez gain, 1960 eta 1978 urteen artean gertatutako kasuetarako epe gehigarria jarri du, 2020ko apirilaren 16ra arte.

Horren barruan sartzen dira gertaera Euskal Autonomia Erkidegoan jazota bada; edo, kanpoan jazo izan arren, biktima une hartan EAEn erroldatuta bazegoen edo bertan 10 urtez bizi izan bazen.

Biktima-izaera aitortzea nahi duten eskatzaileek eskaera-idazki bat aurkeztu beharko dute: euskadi.eus atariaren bitartez edo Eusko Jaurlaritzaren edozein bulegotan aurkeztuta.

Eskaeran giza eskubideak urratu zireneko zehaztasunak azalduko dira, eta Legean erregulatzen den biktima-izaera erakusteko garrantzitsutzat jotzen diren txostenak, ziurtagiriak eta dokumentuak erantsi beharko dira.

Balorazio batzordeak eskatzailearengana jo ahalko du, bai informazio gehiago eskatzeko edo bai elkarrizketa egiteko.

Legea osotasunean ikusteko, hemen.