Urriaren 25ean, ostirala, Ibargarai 4 eta 14 bitartean autoen zirkulazioa moztuta egongo da, Herri Lagunak kalean (Migel Altuna parean) egin behar diren asfaltatze lanak direla-eta. Zirkulazioa goizeko 08:00etan moztuko da eta lanak bukatu arte egongo da etenda.

Horren ondorioz, Ibargarai 7-9ko eta Katabiako autobus geltokiek ez dute zerbitzurik izango; eta erabiltzaileak Torrekuako geltokira joan beharko dira (oharra jarriko da geltoki hauetan).

Horrez gain, Bolu auzora joateko, zirkulazioa Artekaletik bideratuko da.

Barkatu eragozpenak.

Arloa: