Albiste oso onak dira hauek. Batetik, gure ondarea berreskuratu eta balioan jartzeko ekimen baten berri eman ; bestetik, bide berri batzuen hazia direlako; eta hirugarrenik, honako proiektuak herritarren ekimena direlako, elkarlanaren fruitu. Hortaz, Udaletik eskerrak eman nahi dizkie bai Proiektors ekimena, Miguel Angel Elkoroberezibar eta Asier Altuna ‘Kixi’-k osatu duten lantaldeari On Serafin Esnaola zenaren hainbat grabazio gorde, berreskuratu, atondu eta jendaurrera ekartzeagatik. Eta, baita ere, Seminarixoko zineklubaren ardura hartu duen ZinemaOn herritar taldeari ere. Eta bide batez Udalak, zinearekin egin den bezala, gonbidapena luzatu nahi die herritarrei edozein proposamen eta ekimen luzatzeko; eta honen bezala herritar eta Udalaren arteko elkarlana indartzeko, bai Seminarixoko programazioan zein bestelako alorretan denon artean lan egiteko.

Zeluloide filmak berreskuratu

2014an Proiektors izeneko ekimena hasi zen Euskal Herrian barrena zeluloidean jasotako lanak berreskuratzen. Helburua da etxeetan gordeta edo erdi-galduta dauden film domestikoak zeluloidekoak (edozein formatutan) lokalizatzea, eta jabeek nahi badute edukia ikusteko aukera eman eta nahi izanez gero formato digitalera pasatzea. Proiektors-ek Euskal Filmotekaren babesa dauka, eta jabeek nahi izanez gero hango fondora ere eramaten dira, beti ere eskubideak jabeenak izanda.

Proiektorsen helburua da formatuagatik iraungitze data duten film horiek ez galtzea, ondo gordetzea eta jabeek nahi badute ahal den heinean editatu, ordenean jarri eta jendaurrean erakustea.

'Bergara 1965-1985, Serafin Esnaolaren begirada'

Horixe egin dute, hain zuzen ere, On Serafin Esnaolaren hainbat grabaziorekin. Miguel Angel Elkoroberezibarrek daukan fondo hori, eta Miguel Angel bera, Proiektors-eko Aitor Alberdi eta Asier Altuna ‘Kixi’-k gidatutako lantaldeak 35 minutu inguruko filma osatu du Esnaolaren grabazioekin.

Film hori ikusgai egongo da Seminarixoan urtarrilaren 2an, hiru saiotan: 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Sarrera 3 euro izango da.

Sarrerak aurretik eskuratzeko aukera egongo da: abenduaren 26an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara Seminarixoko txarteldegian; edo emanaldiaren egunean bertan leku berean 16:00etatik aurrera.

Eta, bide batez, Proiektors-ek jakinarazi du Bergaran zeluloide filmen bila jarraitzen dutela. Edozeinek etxean halakorik balu, aukera dauka Proiektors-ekin harremanetan jartzeko.

Zinekluba ZinemaOn-ek gidatu

Bestalde, herritar batzuek ZinemaOn lantaldea eratu dute, eta berauek arduratuko dira Seminarixoko zineklubaz. Beraiek egingo dituzte film proposamenak eta tarteka (ahal bada hilean behin) zuzendari bat ekarriko dute aurkezpena egitera. Udalaren eta ZinemaOn-en arteko elkarlana izango da. Ostegunean, ‘El hoyo’ filma ikusi ahal izan da Seminarixoan, 20:00etan. Eta Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin solasaldia izan da.

Zinekluba asteazkenero ematen da Seminarixoan, 20:00etan, eta sarrera 3 euro izaten da.

Honako filmak aurreratu dituzte:

-Urtarrilak 8. ‘Les miserables’ (2019).

-Urtarrilak 15. ‘La vérité’ (La verdad).

-Urtarrilak 22. ‘Sorry we missed you’ (2019).

-Urtarrilak 29. ‘Madre’ (2019).

-Otsailak 5. ‘Glittering Misfits’. * (Iban del Campo zuzendariarekin).

Arloa: