2020an bideratuko den Euskaraldia ekimenerako dinamizatzailea kontratatuko du Jardunek. 

Lan kontratua otsailetik abendura bitartekoa izango da eta lanaldia egunean 4 ordukoa.

Curriculuma Jardun euskara elkartean aurkeztu edo jardun@topagunea.com helbidera bidali. Curriculuma aurkezteko azken eguna urtarrilak 24.

Honakoa baloratuko da:

-Euskara maila egokia izatea.

-Herria, herritarrak, herriko elkarteak… ezagutzea.

-Euskaltzalea izatea eta euskalgintza ezagutzea.

-Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

-Eragiletzarako gaitasuna izatea.

-Kudeaketarako gaitasuna izatea.

-Komunikazio alorreko (sare sozialak, web orria, bideoen sorrera…) ezagutza izatea.

-Ofimatika.

-Lanerako autonomia maila altua izatea.

-Ordutegi malgua izatea.

Arloa: