Euskara jakin eta Bergarako hikaz berba egitten ikasi nahi badon/badok, hemen ikastaro aproposa:

-10 orduko ikastaroa, 5 egunetan banatuta, 2020ko otsailean.

-Ordutegia: arratsaldeko 18:30etik 20:30era (interesatuen arabera beste ordutegi batzuk ere aztertu daitezke).

-Tokia: Bergarako Udal Euskaltegia (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).

-Norentzat? 16 urte izan, euskaraz berba egiten jakin eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozeinentzat.

Izena ematea eta matrikula:

-Urtarrilaren 24a baino lehen eman behar da izena.

-Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15 euro ordainduko da.

-Izena emateko Udal Euskaltegira deitu (943-764453), bertara (Barrenkalea 33, Irizar jauregia) joan edo euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzi.

Antolatzaileak: Udal Euskaltegia eta Udaleko Euskara Zerbitzua, Jardun euskara elkartearen lankidetzarekin.

Animatu! 

Arloa: