Otsailaren 13an eta 14an Debagoieneko Enplegu Azoka egingo da Arrasaten, Garaia Parke Teknologikoan, Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta.

'Talentuek eta aukerek bat egingo dute' lelopean, enpresek eta hautagaiek beraien beharrak eta eskaintzak ezagutzera emateko aukera izango dute; eta izango dira, baita ere, hitzaldiak (balio proposamenak), elkarrizketak, lan-eskaintzak, CVak uzteko aukera, enpresekin harreman zuzena, tailerrak...

Horren baitan, eta Enplegu Azoka egin aurretik, antolatu dira hainbat tailer 'Zure talentua erakutsi' lelopean. Tailer horietan norbanakoei beraien burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakutsiko zaizkie.

Bergarako hitzordua honako hau izango da: Otsailak 4, asteartea, Irizar jauregian, 09:30etik 12:30era.

Eman izena eta eskuratu Azokari buruzko informazio gehiago hemen.