Urtarrilaren 27an, astelehena, ohiko osoko bilkura egingo da Udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.

Honako hau izango da gai zerrenda:

1. 2019ko abenduaren 16ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. 2020ko aurrekontuen onarpena (plantilla organikoa barne).

4. Aranzadi Ikastolako azterkaritza batzordearen inguruan 2019ko abenduaren 19ko dekretu baten bitartez hartutako erabakia baieztatzea.

5. 2015 eta 2016an sinatutako hirigintza-hitzarmenen ondorioz, plan orokorreko 40-A areako 40-A-1 exekuzio-unitateko P-3 eta P-4 partzeletan bi lokalen jabetasuna Bergarako Udalaren alde doan eskualdatzea.

6. EUDELek egindako gurasotasun baimena onartzeko proposamena.

7. 2020 urteko Elkarkidetzako kuotak onartzeko proposamena.

8. Agenteen soldataren inguruko proposamena.

9. Bergarako udalerriko Hiri Trafikoko Ordenantza aldatzeko proposamena.

10. Eskaera eta galderak.