Udalak urte dezente daramatza herritarrei sari eta zenbait ordainketa udal bonoen bitartez egiten. Horren helburua da herriko merkataritza eta zerbitzuak suspertzea.

Esaterako, 2019an Udalak 17.000 euro inguru banatu zituen udal bonotan, sari eta zerbitzu ordainketetan. Udal bono horiek herriko negozio ia guztietan erabili ahal dira.

Hala bada, Udalak jakinarazi du 2019ko udal bonoak dituztenek, hau da, 2019ko abenduaren 31ko iraungitze data zutenak, 2020ko martxoaren 31ra arte erabili ahal izango direla. Horren ostean, jada ezingo dira erabili.