Otsailaren 1ean, larunbata, 'Gorria' dantza eta bertsolaritza fusio emanaldia Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa da 'Gorria'. Muin bera dute biek adierazpide, bat-batekotasuna.

Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira...) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.

Arloa: