Badatoz Aratusteak eta horrekin batera ume, gazte zein nagusiek tarte batez egunerokoaz ahaztu eta aukeratutako pertsonaiaren bitartez gure kasa disfrutatzekoa.

Aurten ere egitarau polita antolatu dugu data hauetarako, eta izango da herrian zer ikusi eta zertan parte hartu, beti ere jai giroan eta errespetuz, jakina.

Ez dugu zertaz mozorrotuko garen aurreratuko, baina bai Udaletxea eta baita herriko merkatari eta zerbitzu emaleak ere ados jarri gara Aratusteetan tono berean mozorrotzeko. Sorpresa izango da.

Baina bai aurreratuko dizuegu aurtengo Aratusteetako azal irabazlea honako hau dela, eta egileak, Soiartze Heras Morenok, 350 euro jaso dituela udal bonoetan.

7 kartel lehiatu dira; guztira 233 pertsonak bozkatu dute webgunean eta Soiartzena izan da azal bozkatuena herritarren aldetik. Hori esanda, herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekintzatan parte hartu eta mozorrotzera; ondo pasau!!

Hemen egitaraua: bergara_aratusteak2020_2.pdf

Lehenengo ekintza Pella eta Torrada ikastaroa izango da, otsailaren 19an, asteazkena, San Antonioko Gure Ametsa elkartean egingo dena. Izenematea zabalik dago eta bihar, asteazkena, da izena emateko azkeneko eguna.

Horren ostean, ostegunean, Sorgin dantza izango da, Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari, trikitilari eta dantzarien eskutik; hartza ere izango da, jakina.

Ostiralean Bergarako Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak prestatutako ‘Bildurra nik?’ Aratusteetako kontzertua izango da Udal Pilotalekuan. Sarrerak Seminarixoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira ostegunean 18:00etatik 20:00etara edo Kutxabank plataforman.

Larunbata egun handia izango da. Hor daukazue egitaraua: kale animazioa, mozorro bazkaria eta Pirritx, Porrotx Marimotots-en ‘Bizi dantza’ ikuskizun berria Udal Pilotalekuan, 6 eurotan. Honen sarrerak ere Seminarixoko txarteldegian eskuratu dezakezue ostiralean 18:00etatik aurrera edo Kutxabank plataforman.

Mozorro bazkariari dagokionez, izena emateko azkeneko eguna datorren astelehena da. Igandean erraldoi eta kilikiak irtengo dira.

Eta asteartean Musika Eskolako Gazteen eskutik kalejira. Eta DJ jaia Gauargi taldearekin.

Arloa: