Otsailaren 22an, larunbata, Pirritx Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna egingo dute Udal Pilotalekuan, 18:00etan. Sarrera: 6 euro.

Katxiporretaren orain arteko azken ikuskizuna da hau. Lurra sortu zen unetik jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliek ere hala egiten dute. Eta gu ere dantzatzen gara pozak eta tristurak azaltzeko barruak agintzen digunean. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara. 'Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!'.

Arloa: