Gaur, martxoak 5, Arrizuriaga parkea itxi egin du Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko.

Arrizuriaga jauregiaren teilatua ez dago egoera onean azken egunetako haizetearen eraginez. Ondorioz, gaur hainbat teila jausi dira lurrera.

Arrazoi horregatik Udalak erabaki du Arrizuriaga parkea oinezkoendako ixtea.

Egunotan baloratuko da teilatuaren egoera eta horren arabera zabalduko litzateke parkea.