24 orduko isolamenduak etxeko tentsio giroa areagotu dezake, indarkeria egoerak larriagotuz.

Herritarron konfinamendu egoera berezi honetan Udala are eta arduratuago dago etxean biolentzia matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeekin. Arrazoi horregatik Udaleko Gizarte Zerbitzuak halako kasuak artatzeko duen ohiko telefono zenbakiari (943 779121), whattsapp zenbaki bat gehitu dio biktimari laguntza eskatzea errazteko (688 883428), gogora ekarriz idatzitako mezuak erraz ezabatu daitezkeela. Bi horiek astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etar emango dute zerbitzua.

Dena dela, Udalak gogora ekarri du eskuragarri daudela, baita ere, Udaltzaingoaren (092), Larrialdietako (112), Ertzaintzaren (943 532740) eta bereziki Eusko Jaurlaritzak 24 ordutan zerbitzua ematen duen 900 840111 telefono zenbakiak. Azken honek, gainera, ez du deiaren arrastorik uzten.

Gogoan izatekoak:

ERASO FISIKOEZ GAIN, ZER DA INDARKERIA?

-Bikotekideari beldurra izatea.

-Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.

-Maite dituzunengandik isolatzea.

-Egiten duzuna kontrolatzea.

-Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.

-Zigortzeko, ez hitz egitea.

INDARKERIAREN AURREAN, ZER EGIN DEZAKET?

-Saiatu mugikorra denbora guztian gainean izaten.

-Ez egin aurre eraso fisikoei, ihes egin.

-Bilatu zein gelek daukaten krisketa.

-Laguntza behar baduzu, oihu egin bizilagunek entzuteko edota deitu goiko telefonoetara.

-Bergarako Udalak whattsapp zerbitzua ere dauka zure eskura: 688 883428 (elkarrizketa ezabatu daiteke).