Covid19 birusaren ondorioz konfinamenduan bagaude ere eta jakinda garai zailak direla, Udalak erabaki du, normalitatearen alde, Koldo Eleizalde literatura lehiaketarekin aurrera egitea.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an bukatzen da eta Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat moldaketa egin ditu lehiaketan:

-Batetik, bizi dugun egoera dela eta, lanak ezingo dira paperean aurkeztu eta ondorengo webgunera igo beharko dira lan guztiak, esan bezala, apirilaren 24a baino lehen.

-Bestetik, etxean egotea tokatzen zaigunez, lehiaketako genero guztietan (ipuin idatzia eta poesia; bertsoa edo koplak; komikia; interpretazioa eta kontaketa) familian aurkezteko aukera gehitzea erabaki da. Genero bakoitzak mugak izaten ditu (orrialde kopurua, idatzizkoaren kasuan eta denbora ahozkoen kasuan), baina familientzat ez da inolako mugarik jarri.

Animatu eta parte hartu!

Arloa: