Bergarako Udalak herriko komertzioaren alde egiteko kanpaina abiarazi berri du, 'Herriko komertzioa Bergararekin, Bergara herriko komertzioarekin' lelopean.

Herriko komertzioak herriaren alde egiten duen guztia balioan jarri nahi du Udalak, eta herritarroi herria hainbeste aberasten duena bere neurrian eskertzea.

Kanpaina hasi berri da, eta laster etorriko dira parte hartzeko deialdiak.