Udalak konfinamendu-egoeraren hasieran Zerbitzu eta Negozio Irekien Mapa argitaratu zuen herritarrei ezagutzera emateko. Saltokien mapa

Orain, establezimendu gehiago ireki direla edo –nahiz eta itxita egon– beste modu batean zerbitzua ematen ari direla jakinda, negozio guztiak eta ematen dituzten zerbitzuak mapan gehitzea komenigarria ikusi da. Hortaz, zure establezimendua bertan agertzea nahi baduzu edo zure establezimenduaren informazio osatuago agertu dadin, bete ezazu honako formularioa: negozioen_mapa_-_formularioa.doc

Eta datu horiek beteta birbidali, mesedez, garapena@bergara.eus helbidera, edo 608710764 zenbakira deitu.

 

Komertzioaren izena:

Telefonoa:

Helbidea:

Webgunea:

Zerbitzu mota:

- Etxerako zerbitzua ematen duzu………………………………………….

- Enkarguak telefonoz jasotzen dituzu……………………………………

- Urgentziak bakarrik atenditzen dituzu…………………………………

Ordutegia:

Goizez …………………………

Goiz-arratsaldez………………………

 

Eskerrik asko zure laguntzagatik.