Pentekoste jaiak ez dira ospatuko, horretarako baldintzak ez direlako betetzen. Hala erabaki dute adostasunean Udalean ordezkatuta dauden talde guztiek.

Covid19 birusak baldintzatuta agenda ere behar eta egoera berrira egokitzen joango da Udala, eta momentu bakoitzeko egoera orokorrak finkatuko du zer egin behar den jaietako udal agenda eta ekimenekin. Gaur gaurkoz argi dagoena da Pentekoste jaiak maiatzean ospatu ezingo direla, eta hala aditzera eman da gaurkoan osoko bilkuran. Bergarako kaleak piztu eta girotuko dira berriz baldintza hobeak ematen direnean.

Era berean, apirilak 28an, ezingo dira San Prudentzio jaiak ospatuko Elorregi auzoan. Ezta asteburu honetan Santikurutz jaiak.