Aste honetan udalerriko ur kontagailuen irakurketa egiten hasiko da Udala.

Covid19 dela-eta, udal langileak ezingo dira etxe guztietara sartu. Horregatik, ur kontagailuak etxe barruan dituztenei Udalak eskatzen die ur kontagailuak beraiek irakurtzea, eta horren ostean kontsumoak Udalari jakinaraztea.

Horretarako hainbat bide daude:

-Atarietan Udalak jarritako paperetan bakoitzaren kontsumoa idaztea.

-943 002300 telefono zenbakira deitzea.

-616 936943 zenbakira whattsapp-a bidaltzea.

-ura@bergara.eus e-posta helbidera idaztea.

Udaletxea berriro zabaltzen denean egongo da aukera irakurketaren oharra postontzian uzteko.

Horrekin lotuta, jakinarazten da kontsumoaren berri zehatza jasotzen ez den kasuetan, Udalak bataz besteko kalkulua egin eta herritar horiei halaxe kobratuko zaiela.