Bihar, ostirala, Trio Libre taldeak kontzertua egingo du Espoloian, 22:00etan, Berumuga programaren barruan.

Hasiera batean iragarritako Anaut taldeak ezingo du bere horretan kontzertua egin, arazo familiar saihestezin bat dela-eta Alberto kantari eta gitarra jotzaileak ezin izango duelako parte hartu. Bere ordez, gaur egun Loquilloren taldeko musikaria den Pablo Pérez arituko da mikroan eta gitarra, Anaut taldeko beste bi kideekin batera. Eta ziur kontzertu berezia eskainiko dutela.

Trio Libre honako musikariek osatzen dute: Pablo Pérez (gitarra eta ahotsa), Gabri Casanova (hammond organoa) eta Javier 'Skunk' Gomez (bateria). Eskarmentu handia duten hiru musikari (Loquillo, Fuel Fandango, Vinila Von Bismark, Depedro, Lisa and the Lips, The Sweet Vandals, The Bellrays, Anaut, La Vacazul eta beste). Power-trio formatuan funk, soul, rock eta blues koktel eztandagarri batean haien musikari gustukoenak omenduko dituzte.