Astelehenean, uztailaren 20an, uztaileko ohiko osoko bilkura egingo da Udaletxean, 19:30ean.

Honako gaiak izango dira aztergai:

1. 2020ko ekainaren 29ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2020-2 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

4. 2020ko aurrekontuaren exekuzioa: urtarrila-ekaina epea.

5. Udaleko aurrekontuaren 7. kreditu aldaketa onartuz 2020ko uztailaren 3an emandako Dekretuaren berri ematea.

6. Udaleko batzorde informatzaileak aldatzeko proposamena.

7. Zinegotzi batek duen dedikazioaren aitortza bertan behera uztea. 8. Eskaera eta galderak.

 

Oharra: Covid19 dela-eta ezingo dira herritarrak osoko bilkura bertaratu, baina aukera izango da udal webgunetik on line ikusteko.