Mice taldeak kontzertua egingo du uztailaren 24an, ostirala, Espoloian, 22:00etan. Kontzertu honekin bukaera emango zaio aurtengo Berumuga programazioari.

Mice Miren Narbaizaren (Napoka Iria ) bakarkako proiektu berria da, eta bere kantu ederrak janzteko alboan ditu eskarmentudun musikariak (Joseba B. Lenoir, Perlak, Sexty Sexers...).

Mice-ren kantutegiak egitura klasikoak, giro ilunak, tenpo gozoak, erritmo biziagoa eta beste batzen ditu, beti ere Mirenen ahots berezia ardatz izanda.

Une honetan 'Zilar printzak' izeneko azken lana aurkezten dihardu eibartarrak gidatutako taldeak.

Arloa: