Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2020ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

-2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era.

Lekuak eta medioak:

-Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dira 2020ko irailaren 15ean.

-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

                    () Udaletxeko BAZ (Bergararren Arreta Zerbitzua) bulegoan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Ordainketa egiteko debitu nahiz kreditu txartela, legezko diru edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektroniko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, 06:00etatik 10:00etara bitartean.

                    () Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio udal webgunean.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.