Ezohiko uda hau aurrera doa eta bisitariek jarraitzen dute Bergarara etortzen. Hala, Udaleko Turismo sailetik erabaki dute Laboratorium Museoaren, Bergara monumentalaren eta Bergarako lorategien bisita gidatuen eskaintza luzatzea.

Hala, irailaren 15era arte (berau barne) egunero hiru eskaintza hauetako bisita gidatuak egin daitezke 11:00etan eta 12:30ean. Dena dela, ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea telefonoz (943 769003) edo e-postaz (turismoa@bergara.eus). Euskaraz edo gaztelaniaz izan ahalgo dira, baina lehentasuna izango du lehen eskatzen duenak.

Informazio gehiago hemen.