ZTB jardunaldien barruan azaroaren 14rako eta 15erako programatutako “Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz (V. edizioa)” ikastaroa atzeratu egingo da. Ikastaroak interes handia sortu du Euskal Herriaz kanpoko jendearengan ere.

Gaur egun ezarrita dauden pertsonen mugikortasunerako baldintzak kontuan hartuta, eta jada izena eman duten hainbat pertsona herritik kanpokoak direla ikusirik, Laboratorium Museoan ematekoa den ikastaroaren formatua berraztertzen ari gara. Abenduan egingo da ikastaroa eta aurrez aurrekoa eta online formatuak uztartuta.

Datozen egunotan berrantolatuko da ikastaroa eta emango da hartutako erabakiaren berri.