Laboratorium Museoan dagoen 'Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean' erakusketan formatu txikiko hitzaldiak eskainiko ditu erakusketaren komisarioa den Eduardo Alfaro arkeologoak. 

Gaur egungo osasun egoerara moldatu dira, hortaz, aurreikusita zeuden bisita gidatuak. Talde txikiak egingo dira eta erakusketaren inguruko azalpenak emango ditu arkeologoak. Ondoren, erakusketa bere kabuz ikusiko du pertsona bakoitzak. Hitzaldietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Laboratoriumeko webgunean. 

Urriaren 31n zabaldu zen erakusketa eta abenduaren 20ra arte egongo da zabalik. 

Hauek dira hitzaldietarako aurreikusitako hitzorduak:

  • Azaroak 21, larunbata, 11:00etan.

  • Azaroak 27, ostirala, 18:00etan. 

  • Abenduak 12, larunbata, 11:00etan.

  • Abenduak 18, ostirala,18:00etan.